"Plentzia Haurren Begietan" lelopean, hainbat kategoria eta adinen arabera saritutako 12 marrazkiek hornituko dituzte 2016ko egutegiko hilabete guztien irudiak. Azalean eta kontrazalean, berriz, parte-hartzaile guztiei omen egiteko eta eskerrak emateko nahasketa bat agertuko da.
Bihar, eguenagaz, Euskararen Egunean, eskolan jasoko dute umeek egutegia, inork baino lehenago ikus dezaten.
Era berean, eta aurreko urteetan bezala, egutegi bana helaraziko diete Barrikako Elorduy Egoitzan bizi diren plentziar guztiei.