Oñati eta Arantzazura irteera egingo dute plentziarrek hilaren 19an

Iker Rincon Moreno 2015ko abe. 7a, 12:10

Arantzazuko Santutegia bisitatuko dute, besteak beste. Miren Askasibar Bereziartua

Plentziako Udalak Oñatira eta Arantzazura joateko irteera antolatu du hilaren 19rako, zapatua. Horretan parte hartu gura duenak, aurretik eman beharko du izena udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan. Plentzian erroldatutakoen kasuan, abenduaren 9tik 11ra bitartean; ez erroldatuek, berriz, abenduaren 12tik 15era inskribatu ahal izango dira. Irteeraren prezioa 25 eurokoa izango da. Hitzordua abenduaren 19an jarri dute, 08:30ean, Astillero plazan.

Prezioaren barruan sartzen da:

  • Plentziatik autobusa.
  • 10:15 Arrikutz kobazuloen sarrera.
  • 12:30 Arantzazuko santutegiko bisita gidatua.
  • 14:15 Arantzazuko santutegiko hotelean bazkaria.
  • 17:00 Oñatiko bisita gidatua, unibertsitatea eta eliza.
  • Autobuseko asegurua.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun