Ekitaldi ugari hartuko ditu Danontzat gaztetxeak bere hirugarren urtemugan

Iker Rincon Moreno 2015ko abe. 11a, 12:43
Danontzat gaztetxearen artxiboko irudia.

Hiru urte igaro dira Plentziako eta Gorlizko gazteek Danontzat gaztetxea zabaldu zutenetik; hiru urte, Bizkaiko Foru Aldundiak aspaldi izan zuen Ingurumen gela okupatu eta Areatza hiribideko arkupeetan dagoen gune horri "bizia" eman ziotenetik. Hori ospatzeko, gaztetxeko neska-mutilek egitarau oparoa prestatu dute hilaren 11tik 19ra, guztien gozamenerako.

Egun horietan, denetarik egiteko aukera egongo da gune autogestionatuan: argazkien erakusketa, mural- margotzea, umeentzako jolasak, bertso-saioa (Miren Amuriza, Beñat Vidal, Amets Arzallus eta Fredi Paia bertsolariakaz), bigarren eskuko azoka, Gure kabuz ala hil dokumentalaren aurkezpena, musikaren inguruko mahai-ingurua eta, zelan ez, jaia!

Horrez gainera, hilaren 19an, urteurrena ospatzeko Lip Dub-a grabatuko dute.

Egitaraua:

Abenduak 11, barikua

  • 16:30 Txupinaren jaurtiketa.
  • 17:00 Mural margotzea gaztetxean.

Abenduak 12, zapatua

  • 17:00 Gaztetxeko 3. urtebetetze-jaia.

Abenduak 13, domeka

  • 18:30 Bertso-saioa: Fredi Paia, Miren Amuriza, Beñat Vidal eta Amets Arzallus.

Abenduaren 14tik 16ra

  • 17:30-20:00 Erabilitako objektuen azoka.

Abenduaren 15ieta 16

  • 19:00 Lip Dub-aren entsegua.

Abenduak 17, eguena

  • 19:00 Gure kabuz ala hil dokumentalaren aurkezpena eta berbaldia.

Abenduak 18, barikua

  • 19:00 Musika Euskal Herrian: iragana, oraina eta geroa
  • 23:00 DJ Loro.

Abenduak 19, zapatua

  • 19:00 Lip Dub-aren grabaketa
  • 20:30 Poteoa
  • 21:45 Ekitaldia
  • 22:00 Afaria
  • 00:30 DJ Jo Ta Txo.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun