Zilar-ezteiak ospatzen dabil Plentziako Jai-Alai frontoia

Iker Rincon Moreno 2015ko abe. 21a, 13:36

Plentziako Jai-Alai pilotalekua. CC-BY-NC-ND JOXEAN

Hilaren azken zapatuan, abenduaren 26an, Plentzia itsas hiribilduko Jai-Alai pilotalekuko 25. urteurrena ospatuko dute. Plentziako Udalak eta Peña Pelotazalek antolatuta, ekitaldia 18:30ean hasiko da. Aurkezpena eta oroitzeko ekitaldia egin ondoren, pala-partida jokatuko dute bertan. Eguna amaitzeko, bertaratutakoei mokadutxo­ren bat eskainiko diete, hamaika pasadizoren artean. Halere, aurretik, frontoi tresnen erakusketa paratuko dute Jai-Alai pilotalekuan bertan, abenduaren 22ra arte eta 16:00etatik 20:00etara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun