Ribeira d'Ilhas-en izandako metro eta t'erdiko olatuek eta haize apalak ez diote lagundu. Halere, Gonzalez munduko 32 surflari gazterik onenen artean lotu da.
Bitartean, Ariane Ochoa bilbotarra bigarren bueltan kaleratu dute.
Natxo Gonzalez surflari plentziarra WSL Munduko Txapelketa Gaztearen olatutik jaitsi da gaur, Portugalgo Ericeira eskualdean. Urtarrilaren 4an abiatutako lehiaketako lehenengo errondan Nelson Cloarec eta Nomme Mignot frantsesei nagusitu zitzaien Gonzalez. Baina, eguraldiak behartutako atseden-egunak txarto etorri zaizkio plentziarrari eta gaur egindako hirugarren txandan galtzaile suertatu da, Tomas Fernades portugaldarraren aurkako deman.
Ribeira d'Ilhas-en izandako metro eta t'erdiko olatuek eta haize apalak ez diote lagundu. Halere, Gonzalez munduko 32 surflari gazterik onenen artean lotu da.
Bitartean, Ariane Ochoa bilbotarra bigarren bueltan kaleratu dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!