TTIParen inguruko hitzaldia emango dute gaur Plentzian

Iker Rincon Moreno 2016ko urt. 13a, 13:10

Udalerrian zehar jarritako seinalearen irudia. © Plentziako EH Bildu

Azken egunotan, Plentziako EH Bilduk TTIParen (Europa eta Amerikako Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmena) gainean arreta deitzeko kanpaina bat eraman du aurrera. Horretarako, TTIP siglak dituen seinaleak jarri dituzte herrian zehar. Koalizio abertzaleak dioenez, auzotar ugarik galdetu dute zer ote diren sigla horiek. Hori dela eta, nazioarteko hitzarmen horren inguruko hitzaldia egingo dute gaur, hilaren 13an, Goñi Portalen. Hitzordua 19:30ean jarri dute, eta bertan izango dira Oskar Matute EH Bilduko kidea eta Juan Hernandez EHUko irakaslea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun