Plentziako Udalak zabaldu duenez, zozkatuko dituen sarrerak Urdulizko Udalak bidali dituen gonbidapenak dira. Udal Gobernuak ondoko Udalari eskertu dizkio 30na euro balio duten txartelak, baina uko egin dio horiek politikariek erabiltzeari: "aurrekoan ateratako ohar baten bidez adierazi genuen moduan ez dugu gonbidapenik ezta oparirik onartzen. Horregatik, bi sarrera hauek plentziarren artean zozketatuko ditugu".