Txalaparta tailerra barikuetan izango da, 18:00etatik 19:30era. Bertsotan trebatzeko eskolak ere egingo dituzte, domekaro, 19:00etan. Tai-xi eskolen ordutegia eta maiztasuna datozen egunetan ere zehaztuko dituztela iragarri dute gazteek, «jende nahikoak parte hartu nahi izanez gero eta irakaslea ados badago». Tai-xia arte martzial txinatarra da, barne-energia garatzean oinarritzen dena; gorputza, adimena eta espiritua batera lantzen ditu. Arte martzial hori praktikatzea ona da edozein adinetako pertsonarentzat, eta gaur egun, milioika pertsonak praktikatzen dute mundu osoan.
Ikastaro horietako batean parte hartu gura dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, leku-kopurua mugatua izango baita. Ikastaroak doakoak izango dira.