Berbaldian, liburuan legez, Kutxabanken erretratu "polifonikoa" egiten ahaleginduko da kazetari santutxuarra, eragile ezberdinek dituzten interesak eta bide-orriak "pedagogiaz" aztertzean. Uribe Kostari ere begirada eman dio liburuan eta, besteak beste, "funts putre batek" erositako Neinor Homes-ek Urdulizen eskuratu dituen lursailak, Getxoko alkatea edo eskualdean izandako hainbat afera berbagai izan ditu.
Elkarrizketa HIRUKAn
Danontzat gaztetxera joaterik ez dutenek zein argibide gehiago gura dutenek, eguenean goizean irakurgai izango dute Zelaietak HIRUKAri emandako elkarrizketa; HIRUKA astekarian formatu laburrean eta HIRUKA.EUS-en, osorik.
"Jovenes burukides vizcainos" eta "La casta vasca" liburuak atera ondoren, aurten ere Durangoko Azokan ez zuen hutsik egin Ahoztar Zelaieta ikerketa-kazetariak. Bertan, “Kutxabank el saqueo de Euskal Herria” deritzon hirugarren liburua aurkeztu zuen. Hincapie argitaletxe bizkaitarrak kaleratu du lana. Bertan, hamabi kapitulutan Kutxabanken ibilbidearen arrastoari jarraitu dio Zelaietak eta gaur egun Kutxabanken zer gertatzen dabilen ere azaldu du. Besteak beste, bankuan nork agintzen duen ikertu du.
Azken urteotako liburuen aurretik ere Ahoztar Zelaietak bazuen eskarmentu handia ikerketa-kazetaritzan: "Egin" egunkariko ikerketa-taldean eta "Ardi Beltza" eta "Kalegorria" aldizkarietan lan egin zuen. Zelaietak Kazetaritza eta Kriminologia lizentziatua da eta Fuera la Casta eta Pepe Rei elkarteakaz kolaboratzen du.