Gizonezko kadetetan ere, bigarren lekua lortu zuten Arkoteko batelariek zapatuan, lehenengo jardunaldiko laugarren postua gaindituta. Halere, Bermeo tinko jarraitzen du sailkapen horren buru.
Areetako Raspaseko arraunlariak, ordea, lehenengo postuetatik asau ibili ziren, batelik onena kadeteena izan baitzen, sailkapenean 8. helduta. Getxoko Arraun Taldeko kideek ez zuten estropadan parte hartu, klubak aurretik iragarri legez. Azkenik, promozio eta haur kategoriatako estropada bertan-behera utzi zituen antolakuntzak baldintza meteorologikoetan oinarrituz. Kontuak hala, Arkoteko gizonezko haurren A batelak mantendu du lehenengo estropadan erdietsitako bigarren postua.