Ekimenean parte hartu ahal izateko gutxieneko adina 16 urtekoa izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. Argazkiak tamaina librean entregatu ahal izango dira, Txeferen liburu-dendan edo lehen aipatutako helbide elektronikora bidalita.
Antolatzaileek azaldu dutenez, "iniziatiba honen bitartez, gure ingurunearen argazkiz osaturiko zubi bat eraiki nahi dugu. Zubi honek, Plentzia, Barrika eta Lemoizko txoko bereziak eta Alfonso Etxegarai Atxirikaren (30 urtez Sao Tomen, Afrika, deportatua) oroitzapenak elkartuko ditu. Alfonentzat bereziak izan daitezkeen lekuei aterako zaizkie argazkia eta honekin batera, hitz batzuetan, norbere buruaren aurkezpena eta lekuaren azalpena". Hala, "Plentzia, Barrika eta Lemoizko argazkiei" emango diete lehentasuna, baina bestelako "eszenatokietan" ateratako argazkiak ere onartuko dituzte.
Alfon Etxera herri ekimenak ez du inolako saririk banatuko, "gure helburu bakarra Alfoni argazkiak helaraztea da, lekuak, pertsonak... oroitu ditzan". Hortaz, ez da inolako epailerik ezta saririk egongo.