Argazki horietan argi ikusi daiteke hiribilduak ia bost hamarkadatan izan duen bilakaera, "nola konkistatu dituen eremu naturalak (itsasadarra, haren ertzak eta padura) eta nolakoa izan den hirigintzako garapena", azaldu dute udal iturriek.
Udaleko hainbat sailek erabiliko dituzte argazki horiek, berbarako, Bulego Teknikoak, hirigintzagaz lotutako auziak konpontzeko. Horrez gain, kultur argitalpenetarako baliatuko dira eta hiritarren esku ere jarriko dira.