Bitartean, Plentziako Udalak frontoiaren zati bat utzi dio elkarteari arropa-batzea aurrera eroan ahal izateko. Era berean, ekimenagaz bat egin gura duen garraio-enpresa aurkitzen duten bitartean, Izanik elkarteak Kutxabanken duen kontu-korrontearen zenbakia (2095 0062 10 9108502633) eskura jarri du gura duenak bere ekarpena egiteko; bildutako material guztia bidaltzeko kostuak ordaindu ahal izateko bideratuko dute diru hori.
Izanik elkartearen lehenengo pausoa hiribilduko auzokideak mobilizatzea izan da, neguko arropak, zapatak, lo-zakuak, kanpin-dendak, euritakoak, kapusaiak eta mantak dohaintzan emateko, besteak beste.