Izena ematerako orduan ere, matrikula "derrigorrez" ordaindu beharko da. Halere, argitu dutenez, horrek guztiak ez du esan gura izena eman duena programan onartuta dagoenik, hilaren 19an, martitzenean, tokien zozketa egingo baitute, behar izatekotan. Behin betiko zerrenda, berriz, apirilaren 27tik aurrera egongo da ikusgai Udalaren webgunean. Programan onartzen ez dituztenei matrikularen dirua bueltatuko zaie.
"Uda Plentzian" egitasmoa 2003 eta 2012 artean jaiotako neska-mutilei zuzendutako udalekuak dira, eta Plentzia bertan igarotzekoak. Ordutegia 10:00etatik 14:00etara izango da, eta interesatuek lau hamabostaldi izango dituzte aukeran egitasmoaz gozatzeko: ekainaren 27tik uztailaren 8ra, uztailaren 11tik 22ra, uztailaren 26tik abuztuaren 5era, eta abuztuaren 8tik 19ra.
Lehenengo hiru hamabostaldietako jarduerak Plentziako Eskolan izango dira; laugarrena, berriz, Goñi Portalean. Hamabostaldiaren prezioa 90 eurokoa izango da Plentzian, Gorlizen edo Lemoizen erroldatutakoentzat; gainerakoek, berriz, 130 euro ordaindu beharko dituzte.