Hozkailu Solidarioak Plentzia hiribildura egin gura du salto

Iker Rincon Moreno 2016ko api. 8a, 12:06

Hozkailu Solidarioa ekimenaren bultzatzaileagaz batu ostean eta elkartasun-hozkailua noiz eta non ezarri erabaki baino lehenago, herria sentsibilizatu gura du Plentziako Udalak. Horretarako, bilera irekia egingo dute gaur, hilaren 8an, 18:30ean Goñi Portalen.

Galdakaon izandako esperientzia arrakastatsuaren ostean, Hozkailu Solidarioak oraingoan salto egingo du beste herri batera: Plentziara. Galdakaoko Boluntarioen Elkarteak sortutako ekimen hori hainbat lekutan ezarri da. Orokorrean, jatetxeek zein supermerkatuek tonaka jaki bota behar izaten dituzte, horiek mantendu ezin dituztelako. Hori saihesteko, hozkailu bat jartzen dute kalean, edonoren eskura, gura duenak janaria hartu eta eman dezan.

Sortzaileen berbetan, Galdakaon hilero 150 kilora arte jaki berreskuratzea lortu dute, eta horren ondorioz, hainbat taldek elkartasun eredu hori kopiatzeari ekin diote. Plentziako Udala ekimen horren sortzaileagaz batu da, ekimenaren nondik norakoen berri izateko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun