Galdakaon izandako esperientzia arrakastatsuaren ostean, Hozkailu Solidarioak oraingoan salto egingo du beste herri batera: Plentziara. Galdakaoko Boluntarioen Elkarteak sortutako ekimen hori hainbat lekutan ezarri da. Orokorrean, jatetxeek zein supermerkatuek tonaka jaki bota behar izaten dituzte, horiek mantendu ezin dituztelako. Hori saihesteko, hozkailu bat jartzen dute kalean, edonoren eskura, gura duenak janaria hartu eta eman dezan.
Sortzaileen berbetan, Galdakaon hilero 150 kilora arte jaki berreskuratzea lortu dute, eta horren ondorioz, hainbat taldek elkartasun eredu hori kopiatzeari ekin diote. Plentziako Udala ekimen horren sortzaileagaz batu da, ekimenaren nondik norakoen berri izateko.