Ipuinaren generoa beltza, intrigazkoa edo poliziala izango da, baina aurtengo gaiari lotua: lanbroa edo lainoa. Parte-hartzaileek adinez nagusiak izan beharko dute. Idazleek maiatzaren 20ra arte lan bana aurkeztu ahalko dute modalitate bakoitzeko, beti ere ipuinak gutxienez 1.000 berba baditu, eta gehienez 3.000 (titulua, aipamenak eta izenordea barne). Lanak ezizenez edo izenordez sinatuko dira. Tituluak eta izenordeak ipuinaren lehen orrialdean agertu beharko dute. Ipuinak, originalak, argitaratu bakoak eta saritu bakoak izango dira. Posta elektronikoz bidaliko dira, mezuaren gaian "Lanbro Beltza ipuin-lehiaketa" idatzita. Barnean word-formatuko dokumentu bi erantsiko dira: alde batetik, ipuina, eta, beste aldetik, idazlearen datuak. Irabazleak ekainaren 24an eta 25ean jakinaraziko dituzte, Plentziako Lanbro Beltza VI. Topaketetan.