Eskualdeko elkartasun-gidariek laguntzarako deialdia egin dute, bereziki eguen, bariku eta zapatuan, pankartak eta beste hainbat gauza "denon artean" prestatu ahal izateko. "Denon ardura delako maiatzaren 7koa furgoneten azken bidaia izan eta euskal preso eta iheslariak etxera ekartzea", adierazi dute.
Furgoneta martxa Larrabetzutik
Mirentxin elkartasun-gidariek Furgoneta Martxa abiatuko dute maiatzaren 7an, zapatuan, Larrabetzutik, Bilbo gurutzatu eta Larrabetzura bueltatzeko. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dute, martxaz gainera, hainbat jarduera hartuko dituena Larrabetzun bertan.