Putxera onenaren bila egongo dira plentziarrak zapatuan

Iker Rincon Moreno 2016ko api. 22a, 13:35
Putxera lehiaketa Sopelan, artxiboko irudia. © SOPELAKO UDALA.

Ohi legez, udaberria bete-betean dagoela, Putxera eta Euskal Jai Eguna egingo dute Plentzian. Aurten, horretarako data hilaren 23a aukeratu dute, zapatuagaz. Egun osoko egitaraua prestatu dute auzotarren gozamenerako. Goizeko 10:30ean emango diote hasiera ekimenari, putxeretan izena emateagaz batera.

Handik ordu eta erdira, 12:00etan, Eliz plazan batuko dira, Itxas Eder dantza-taldearen emanaldiagaz gozatzeko, eta 12:00etan kalejira abiatuko dute triki-poteoan; alde zaharrean eta portuan ibiliko dira. Putxera lehiaketaren parte-hartzai­leak, bitartean, jatekoa prestatzen ibiliko dira, 13:30ean lapikoak aurkeztu ahal izateko.

Eguerdiko 14:30ean putxeren sariak banatuko dituzte, eta jarraian, 15:00etan, herri-bazkaria egingo dute Jai Alai frontoian bertaratutakoen tripak behar legez asetzeko; txartelak aldez aurretik eskura daitezke Uriolan eta turismo-bulegoetan. Bazkalostean, bertso-saioagaz gozatu ahal izango dute, 16:30etik aurrera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun