Handik ordu eta erdira, 12:00etan, Eliz plazan batuko dira, Itxas Eder dantza-taldearen emanaldiagaz gozatzeko, eta 12:00etan kalejira abiatuko dute triki-poteoan; alde zaharrean eta portuan ibiliko dira. Putxera lehiaketaren parte-hartzaileak, bitartean, jatekoa prestatzen ibiliko dira, 13:30ean lapikoak aurkeztu ahal izateko.
Eguerdiko 14:30ean putxeren sariak banatuko dituzte, eta jarraian, 15:00etan, herri-bazkaria egingo dute Jai Alai frontoian bertaratutakoen tripak behar legez asetzeko; txartelak aldez aurretik eskura daitezke Uriolan eta turismo-bulegoetan. Bazkalostean, bertso-saioagaz gozatu ahal izango dute, 16:30etik aurrera.