Azkenik, 20:30ean, jaialdiari amaiera eman baino lehen, Plentzia Kantaguneak ingurua alaitu, eta zozketa ere egingo dute parte-hartzaileen artean. Jaialdian zehar ohe elastikoak, umeentzako tailerrak, garagardo-dastaketa eta pintxoak eskainiko dituzte.
Greziara laguntzera
Errefuxiatuen egoerari aurre egiteko zerbait egin beharra dagoela jabetuta, Solidarias en Accion elkarteko Algorta, Gorliz eta Plentziako hiru emakumek, Galizia, Gasteiz eta Nafarroako beste hiru emakumegaz batera, Greziara joateko ekimen bat abiatu dute. Hala, maiatzaren 9an, astelehenean, sei horietatik, bost Greziara joango dira laguntza eskaintzeko asmoz.
Idomeni eta Lesboseko hainbat GKEgaz harremanetan ipini eta egoera aztertu ostean, bertatik hurbil dagoen Polikastrora joatea erabaki dute; azaldu dutenez, bertan koordinatzen baitute boluntario guztien lana. Euren asmoa da bertan lanean dauden taldeei laguntzea, eta talde horiek behar dituzten gauzak bertan erostea. Horretarako, beharrezkoa izango duten diru guztia lortzeko, hainbat ekimen egin dituzte, berbarako dohaintzak eta masaje solidarioak. Horregaz guztiagaz batera, zapatuko jaialdia ere antolatu dute, Greziara dirua eramateko eta erakundeek beharrezkoak dituzten gauzak bertan erosi ahal izateko.
Laguntzeko: ES08 1491 0001 2621 8676 1314 (Triodos Bank)