Lurrunontziaren azkenengo zeharkaldian, Bartzelonatik Buenos Airesera izango zena, Brasilgo kostaldean hondoratu zen, Pirabura lurmuturraren inguruan. 1916ko martxoaren 5ean izan zen hori, egun horretan zegoen lainoagatik eta ustezko nabigazio errorearen eraginez, arrezife baten kontra talka egin baitzuen. Guztira, 600 gizon-emakume bidaiatzen ari ziren, eta horietatik soilik 143 salbatu ziren.
"Principe de Asturias" lurrunontziaren hondoratzea zurrumurru eta kondairaz inguratuta egon da "beti", Plentziako Udalaren arabera. "Titanic espainiarra" ezizenaz ezaguna zen ontzi hori, eta 1.go Mundu Gerraren ondoren, ahanzturan erori zen. "Titanic"-aren antzera, "Principe de Asturias" hondoratzeko arriskurik izango ez zuela uste zen, "eta hura bezala, garaiko pertsona dirudun eta famatu ugari itsasoaren hondora eraman zituen", gogoratu du Udalak, "baita bizitza hobe baten bila zihoazen ehunaka immigrante". Hala, erakusketa guzti horiei eskainita egongo dela jakinarazi dute.