Antolatzaileek aurreratu dutenez, besteak beste, Javier Abasolo, Toti Martinez de Lezea, Aritza Bergara, Javier Sagastiberri, Nieves Abarca, Antonio Altarriba eta Maria Eugenia Salaverri idazleek eta hainbat adituk parte hartuko dute jardunaldietan. Zapatuan, Julian Ibañezi egingo diote "galdeketa zorrotza"; idazle kantabriarra; da Lanbro Beltza IV. Topaketen ohorezko gonbidatua. David Crestelo alkatearen eskutik jasoko du saria.
Jardunaldien antolatzaileek nabarmendu dutenez, nobela beltzaren "hard boiled" (desanbiguazioa) estiloaren adierazle nagusienetako bat da 1940an Santanderren jaiotako idazlea; "Raymond Chandlerren eskutik jaiotakoak diruditen pertsonaien sortzailea da", aipatu dutenez. Julian Ibañezek 1980an idatzi zuen "La triple dama", genero beltzeko bere lehenengo eleberria. Adituek diotenez, Andreu Martin eta Juan Madridegaz batera, genero beltzaren idazle berrien belaunaldiko maisua da. Salamancako zinema eta nobela beltzaren topaketetan banatzen diren Pata Negra sarietako bat irabazi du aurten Ibañezek.
Plentziako jardunaldietara bueltatuz, zapatu arrastian, Lanbro Beltza ipuin laburren lehiaketaren laugarren edizioaren irabazleen izenak ezagutzera emango dituzte, 20:00etan, Goñi Portalen. Lehendabiziko aldiz, euskarazko idatziak aurkeztu ahal izan dira sariketa horretara.
Egitaraua
Ekainak 24, barikua
Goñi Portal kultur etxean.
- 18:00 Jardunaldiaren hasiera.
- 18:30 Lehenengo mahai-ingurua, nobela beltzeko euskal idazleakaz.
Parte-hartzaileak: Javier Abasolo ("Demasiado ruido"), Toti Martinez de Lezea ("Y todos callaron"), Aritza Bergara ("Olas negras"); Javier Sagastiberri ("El asesino de reinas"). Moderatzailea: Noemi Pastor (Calibre 38 aldizkari digitala).
- 19:30 Lehenengo eztabaida-mahaia: "Serieko hiltzaileen xarma apala".
Nobela, film, komiki edo telebista-saioetako serieko hiltzaileen xarma apalaz mintzatuko dira Nieves Abarca ("Los muertos viajan de prisa", "Asesinos en serie(s)"), Antonio Altarriba ("Yo asesino") eta Maria Eugenia Salaverri ("La Matanza").
Aurkezlea: Jesus Lens (Calibre 38 aldizkari digitaleko kidea eta Granada Noir jaialdiko koordinatzailea).
Argitaletxe gonbidatua Goñi Portalen: Erein, Lanbro Beltza 2016 topaketen kolaboratzailea.
Ekainak 25, zapatua
Goizean
Goñi Portal kultur etxean
- 11:30 Bigarren mahai-ingurua: "Garaiko hilketak"
Lanbro arteko eztabaida: Carmen Moreno ("Sherlock Holmes y las sombras de Whitechapel"), Martin Olmos ("Escrito en negro"), Adrian Marin Ceregido ("La venganza esquiva"). Moderatzailea: Juan Mari Barasorda (Calibre 38 aldizkari digitala).
- 12:30 Bigarren eztabaida-mahaia: "Genero beltzaren irakurleak" (aldizkariak, bitakorak, irakurketa txokoak, eta abar).
Eztabaidan parte-hartuko dute: Sergio Vera (Cuencako irakurketa klubaren eta Las Casas Ahorcadas jaialdiaren arduraduna), David G. Panadero ("Protesis" aldizkariko kidea), Ricardo Bosque (La Balacera eta Calibre 38 aldizkari digitalen arduraduna) eta Cristina Garcia Ferry (Abrir un libro webgunearen arduraduna).
Moderatzailea: Jesus Lens (zinema- eta literatura-kritikaria eta Granada Noir jaialdiko koordinatzailea).
- 13:30 Lanbro Beltza zinema beltzeko koktela, Casa de Marinos jatetxean.
Har ezazu GIMLET bat Raymond Chandlerregaz eta Philip Marlowgaz batera.
Ekainak 25, zapatua
Arrastian
Goñi Portal kultur etxean
- 18:00 Juan Ibañez IV Lanbro Beltza Topaketaren ohorezko gonbidatuari "galdeketa zorrotza".
Galdetzailea: Jokin Ibañez (Calibre 38 aldizkari digitala).
- 19:00 Hirugarren mahai-ingurua: "Errealismoa eta nobela beltza: kaleko nobela beltza".
Eztabaidan: Jon Arretxe ("Juegos de cloaca"), Paco Gomez Escribano ("Manguis", "Yonqui"), Susana Lopez ("Viias muertas") eta Julian Ibañez maisua.
Moderatzailea: Ricardo Bosque (Calibre 38 aldizkari digitala).
- 20:00 Ricardo Bosquek (epaimahai-burua) Lanbro Beltza Ipuin Laburren IV Lehiaketaren irabazleak ezagutzera emango ditu. Bestalde, David Crestelo Plentziako alkateak Lanbro Beltza 2016 saria emango dio Julian Ibañezi.
- IV. Lanbro Beltza Topaketen amaiera.