Hala, interesa dutenek Alex Igartuaren Antzerki ikastaroan izena eman dezakete daborduko. Eskolak urrian hasiko dira, eta 6 urtetik gorako umeei, gazte eta helduei zuzenduta egongo dira. Txikienek eguenetan izango dituzte klaseak, 17:30etik 18:30era; gazteek, eguaztenetan, 19:30etik 21:30era, eta helduek, azkenik, 19:30etik 21:30era.
Antzerkiaz gainera, argazkigintzan trebatzeko ikastaroa ere egongo da datorren ikasturtean, urrian eta azaroan. Eskolak astelehenetan eta eguaztenetan izango dira, 19:00etatik 21:00etara. Interesa dutenek daborduko izena eman dezakete, irailaren 16ra arte.
Bestalde, Izaskun Rueda zirku-adituak 2004 eta 2009 artean jaiotako haurrentzako zirku-tailerra eskainiko du, euskaraz, Plentziako eskolan. Eskolak barikuetan izango dira, arrastiz, 16:45etik 17:45era eta 17:45etik 19:45era, adinaren arabera. Izen-ematea leku-kopurua bete arte egongo da zabalik.