Egun horretako egitarauaren barruan, 12:00etan poteoa egingo dute, musikaz lagunduta. 14:00etan, berriz, herri-bazkaria egongo da, Danontzat gaztetxean; izen-ematea uztailaren 14a baino lehenago egin beharra dago, Izarraitz (Plentzia), Xurrut (Gorliz), Tsunami (Gorliz) tabernetan. Bazkaria 10 euroan egongo da; bandera ere gura duenak 13 euro ordaindu beharko ditu. Amaitzeko, 18:30ean, reggae eta ska estiloetako DJak izango dira Danontzat gaztetxean.