"SOS errefuxiatuak" goiburupean, batzar irekia deitu du gaur arrastirako Plentziako Udalak. Hitzordua 19:30ean ipini dute, Goñi Portalean. Bilera elkartasun-ekimen bat prestatzeko izango da. Udalak gogorarazi duenez, "errefuxiatuen olatuak handi izaten jarraitzen du; elkartasun olatua ez dadila gelditu".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!