Lehenengo ediziotik egin legez, hiribilduko lehiaketa Plentziako Udalaren eta Idiazabal Gaztaren Jatorri Deitura Babestuaren elkarlanaren ondorioa da. Ekimena Plentziako Eliz plazan gauzatu zen, arrakasta handiz, "giro onak markatutako egunean", antolatzaileek azaldu dutenez.
Eguerdi aldean, Epaimahaia bederatzi kidek osatu zuten: Idiazabal Jatorri Deiturako Dastatze Batzorde Ofizialaren kide batek eta Bizkaiko gastronomiaren, kazetaritzaren eta gizartearen bina ordezkarik.