Plentziako Udalaren oharra
Gaur goizaldeko 06:00etan 18 urteko neska batek, Plentziako jaietan zebiltzan bitartean, eraso sexista bat jasan du. Erakunde pasiboa ez garen heinean, eraso honi aurrean eta kontuan hartuta erasotzailearen aurkako beste edozein neurri hartzeko prest gaudela, Udalak irmoki erasoa gaitzesten du eta kontzentrazio batera deitzen du, arratsaldeko 20:00etan, Udaletxeko eskaileretan (Astillero Plaza, z/g).
Gazte honi gure elkartasuna eta laguntza helarazi nahi diogu eta Erakunde honek dauzkan baliabideak eskaintzen dizkiola jakinarazten diogu.
Amarratz Surf Taldearen oharra
Amarratz Surf Taldeak bat egiten dau Plentziako Udalak egindako salaketarekin, eta bilkuran parte hartuko dau; gure esku dago horrelako erasoekin amaitzea, zero tolerantzia emakumeen kontrako erasoei!!!