Aipatutako egunean, parte-hartzaile, musikari eta gura duten denak batuko dira Eleiz plazan, goizeko 11:00etan. Horren ostean, poteoa hasiko dute kalez kale, hainbat ibilbidetan banatuta. Hala, parte hartuko duen talde bakoitzak bertsoan kontatzen den egoeragaz lotutako esaera zaharra zein den igarri beharko du. Puntu gehien batzen dituzten taldeek finalaurrekoa jokatuko dute bazkalostean, Danontzat gaztetxean. Han, Sustrai Colina eta Oihana Bartra bertsolariek bat-bateko bertsoak kantatuko dituzte, eta esaera zaharra zein den igarri beharko dute taldeek, aurreko zatian legez. Finalean puntu gehien lortuko dituenak irabaziko du sariketa.
Informazio gehiago: esaerazaharrakplentzian@gmail.com