Erakusleiho eta pintxo-lehiaketaren harira, parte hartu gura dutenek urriaren 4ra arte izena eman dezakete, turismo bulegoan edo Goñi Portalen. Erakusleihoak, gutxienez, urriaren 5etik 9ra arte ikusgai egongo dira. Pintxo-lehiaketan, ostera, udalerriko edozein dastalekuk edo ostalaritza-leku parte har dezake. Lehiaketa urriaren 7an, barikuan, izango da. Lehiaketa bietako irabazleek garaikur bana eta 100 euro jasoko dituzte.