Artistak azaldu duenez, "Plentzia herria oso polita da, eta urmargoetan bazter politak erakutsi nahi izan ditut". Akrilikoen kasuan, berriz, bertakoak eta inguruko lekuak aurkezten ditu, hala nola Gaztelugatxe eta Dulantziko trikuharria.
Margoen erakusketa astelehenetik domekara arte bisitatu daiteke, Plentziako Goñi Portalen, 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara.