Maena Deba joan den 2011tik izan da zinegotzia, eta orain arte Berdintasuna, Gizarte Ekintza, Lana, Gazteria eta Hirugarren Adinekoen arloak zuzendu ditu. Kargu-uzte hori dela-eta, bere tokia hartuko du Haizea Agiriano Elosegik, koalizio abertzalearen zerrendetan bederatzigarren hautagaiak. Izan ere, David Crestelo alkateak jakinarazi duenez, zerrendetako 6., 7. eta 8. hautagaiek ere uko egin diote kargua hartzeari.
Elixabete Uribarri EAJko zinegotziak Debaren "balentria" goraipatu zuen osoko bilkuran, eta horregaz batera, "positiboki" baloratu zuen beraren gogoa hainbat gairen inguruan eurekaz batera lan egiteko.
Bestalde, Txelu Gomez Independenteen taldeko zinegotziak uko-egite horren benetako zergatia zein den galdegin zuen: "Desadostasun politikoak edo pertsonalak? Gobernu-taldea osatzen dugun talde biekiko desadostasuna edo bakarrarekiko? Eta, desadostasunak noiztik?".