San Nikolas Eguna ospatuko dute plentziarrek

Iker Rincon Moreno 2016ko abe. 1a, 12:00

Abenduaren 6an ospatuko da Plentzian San Nikolas jaia. Aurten aste barruan izango da, beren-beregi, martitzenean. Urtero legez, egun osoko jaialdia egingo da eta hainbat ekitaldi egongo dira Barrenkalen, alde zaharrean.

Egitaraua:

  • 12:00 Lore-eskaintza eta aurreskua
  • 12:30 Haur-jolasak
  • 13:30 Luntxa
  • 17:00 Mus-txapelketa
  • 18:00 Euskal dantzak, Jai Alain: Itsas-eder, Aratz eta Itsas-argia dantza-taldeak
  • 20:00 Suzko zezena eta txokolate-jana, plazatxoan
  • 20:30 Erromeria Akerbeltz taldeagaz, Jai Alain
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun