Lanok hiru hilabeteko irautea aurreikusi dute arduradunek. Horietan diharduten bitartean, autoen noranzkoan aldaketak egongo dira, elizaren eta Portaleta zein Gaminiz kaleen inguruetan. Horregaz guztiagaz, Andra Mari bidea urbanizatuko dute, oinezkoentzako espaloiak ipiniz. Horren helburua da inguru horrek oinezkoentzako eremuak irabaztea.