Ekaitzaren ostean barea datorrela esan ohi da; eta hala izan da, bart jazotako txingorren, haize-boladen eta euritearen ostean, ortzadarragaz esnatu baita Uribe Kosta; edo berton esaten zaion legez, ustrukua ikusi ahal izan da gaur Plentzian, zubiaren atzean zerura altxatzen den kolorezko arkua, ustrukua oso-osorik.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!