"Emaitzak bikainak izan dira, bai ekonomikoki eta bai energiari dagokionez", baloratu dute udal-agintariek. Datozen hilabeteetarako, gainera, lan-plangintza bat prestatu du Udalak. Horren bidez, ekintza hauek egingo dituzte: seguruak diren energia-iturri berriztagarrien bitartez energia elektrikoa hornitzeko lizitazio publikoa, eta argiteria publikoa berritzea argiztapen teknologia eraginkorragoak ezarriz. Horretarako, 95 argi-puntu aldatuko dira, "aurrezki ekonomiko handia (urtean 15.359,09 eurotik 4.609,14 euro gastatzera igaroz) eta hobekuntza tekniko eta energetikoak" eragingo dituena. Horiek denak eta argindarraren faktura bat zertan datzan azaltzeko berbaldiak egingo ditu Udalak, "herritarrek jakin dezaten zer egin aurrezteko".