Azaldu dutenez, etxeren batean gomendatutakoa baino 30 aldiz handiagoa da erradiazioa, eta sei aldiz handiagoa hainbat eremu publikotan. Europako Batzordearen ebazpena onartu zuen iaz Udalbatza, hartara, erradiazio horien inpaktuari aurre egiteko neurriak hartzeko konpromisoa hartu du Udalak.
Azaldu dutenez, helburua da erradiazio horiek herrian duten inpaktua baloratzea eta neurriak hartzea ahalik eta eragin txikiena izan dezaten herritarrengan. Zentzu horretan, "xehetasun osoz" aztertuko dute Andra Mari kaleko 17. zenbakian dagoen antena-konplexuaren egoera juridiko legala. Halaber, ordenantza proiektu bermatzaile bat aurkeztuko du, udalerrian gai hori arautzeko eta ahalik eta babesik handiena bermatzeko.