Aratusteak ospatuko dituen eskualdeko azkenengo herria da Plentzia. Urtero legez, mozorro jai tematikoa antolatu dute bertako kuadrillek eta Plentziako jai-batzordeak, elkarlanean. Hala, zapatu honetan, hilaren 11n, udalerriko bizilagunek IX. Inauteri Tematikoez gozatzeko aukera izango dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, aurtengo gaia "Libre" izango da. Hartara, goizeko 12:00etatik aurrera, hamaika jarduerez gozatu ahal izango da bertan.
Egitaraua:
Martxoak 11, zapatua
- 11:00 Puzgarriak eta tailerrak, Jai Alai frontoian.
- 13:00-13:30 Tostada-lehiaketa, Jai Alai frontoian.
- 13:30-15:00 Triki-poteoa, Izarraitz tabernatik hasita.
- 15:00 Gazte-bazkaria, JMozorrotzeagaz batera, tostadarik onena ere aukeratuko dute zapatuan. ai Alai frontoian.
- 16:30 Gazte-jolasak.
- 18:00 Desfilea, Eliz plazatik frontoiraino, Alde Zaharretik. Ondoren, disko-festa.
- 19:00 Elektrotxaranga Ttek! taldeagaz, kalerik kale, Plazatxotik hasita.
- 20:30 Tx0kolate-banaketa.
- 21:30 Zezensuzkoa, Plazatxoan.
- 23:30 Aldats erromeria eta jaia, Danontzat gaztetxean.
- Mozorroaren gaia, "libre".