Plentziako metro-geltokiaren estalki berria ipintzen hasi dira; horrek ezinegona sortu du herritarren artean, eta udal-taldeen artean ere bai. Hori dela eta, estalki hori eta daborduko nasan dagoena ordezkatzeko eskaera hasi duela jakinarazi du EH Bilduko udal-agintariek.
Azaldu dutenez, orain egiten dabiltzanak eraikina guztiz "itsustu egiten" du, hortaz hori kentzea eskatuko dute. Horren ordez, eraikitzen dabiltzan eraikinagaz bat datorren eta horregaz "lehian ez dabilen" estalkia batengatik ordezkatzeko eskatuko dute.
Plentziako Independenteak taldeak lanok salatu zituen; horren aurrean, koalizio abertzaleak deitoratu du Plentziako Independenteak saiatu dela EH Bilduk Udalean egindako lana "zikintzen". Oposizioko taldea komunikabideetako izenburuen erritmora mugitzen dela salatu du EH Bilduk, "haien idatziak aurkeztean antza, hautematen dituzten arrazoiei aurre hartzen jakin gabe".