Eguaztenetan funtzionatuko du tamaina handiko hondakinen bilketa-zerbitzuak

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 10a, 12:35

Plentziako udaletxea.

Plentziako Udalak tamaina handiko hondakinak biltzeko zerbitzuaren nondik norakoak zehaztu ditu. Azaldu duenez, edozein hondakin utzi baino lehen bilketa zerbitzuari abisua eman behar zaio, 900 720 631 telefonora deituta. Hori egiteko egunak, berriz, eguaztenak izaten dira, 21:00ak baino lehen.

Biltegi mugatu bat denez, hiru objektu utzi daitezke gehienez. Inolaz ere ezin da utzi hondakin handirik, eta ez da etxe-aldaketa zerbitzu bat, hondakin horiek Garbigune batera eraman beharko liratekeelako edo tratamendu pribatua jaso beharko luketelako.

Objektuak hondakinen gaikako bilketarako edukiontzien ondoan utzi behar dira, enbarazurik egin gabe, eta edukiontzi horietako bilketa-lana eragotzi gabe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun