Plentziako udalekuetan izena eman daiteke oraindino

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 17a, 13:50

Plentziako neska-mutilentzako udako programa jarriko dute martxan aurten ere. Horretan parte hartu gura dutenek izena emateko aukera dute oraindino, horretarako epea hilaren 19ra arte, barikura arte, baitago zabalik. Udaleku horiek 2004 eta 2013 urteen artean jaiotako umeei zuzenduta dago. Interesa dutenek, Goñi Portalera jo dezakete.

Udalekuek ekainaren 26tik abuztuaren 18ra arte iraungo dute, eta 10:00etatik 14:00etara bitarteko ordutegia izango dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun