Kirolak  Plentzia 2017-05-18 18:35

Solairuarte berria egingo dute Arkote Arraun Taldearen lokaletan

Solairuarte berria egingo dute Plentziako Arkote Arraun Taldearen lokaletan. 2017ko udal-aurrekontuen barruan udalerriko kirol-egoitzetan egingo diren inbertsio garrantzitsuena izango da hori, 18.000 eurokoa.

Solairuarte berria egingo dute Arkote Arraun Taldearen lokaletan
Proiektuaren irudia. © PLENTZIAKO UDALA. | Ikusi handiago | Argazki originala

Arkote Arraun Taldea sortu zenetik asko handitu da. Azkenengo 20 urteetan arraunlari eta txalupa kopurua bikoiztu egin da klubean, eta gero eta leku gehiagoren beharrean daude taldeko funtzionamendua egokia izan dadin, udal-arduradunek azaldu dutenez.

Horri aurre egiteko, planteatzen den solairuarte berriagaz azalera kopuru baliagarria handituko da klubeko jarduerarako, batez ere txalupa biltegi moduan eta antolamendu lanetarako.

Txalupa biltegira kaletik bakarrik ailega daiteke gaur egun. Proiektu horregaz, berriz, gimnasiotik sarrera zuzena egongo da. Ate berri hori, gainera, suteen aurkako araudia betetzea ahalbidetuko du.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa