Arkote Arraun Taldea sortu zenetik asko handitu da. Azkenengo 20 urteetan arraunlari eta txalupa kopurua bikoiztu egin da klubean, eta gero eta leku gehiagoren beharrean daude taldeko funtzionamendua egokia izan dadin, udal-arduradunek azaldu dutenez.
Horri aurre egiteko, planteatzen den solairuarte berriagaz azalera kopuru baliagarria handituko da klubeko jarduerarako, batez ere txalupa biltegi moduan eta antolamendu lanetarako.
Txalupa biltegira kaletik bakarrik ailega daiteke gaur egun. Proiektu horregaz, berriz, gimnasiotik sarrera zuzena egongo da. Ate berri hori, gainera, suteen aurkako araudia betetzea ahalbidetuko du.