Zenbait hilabete daroatzate Uribe Kosta BHI institutuko ikasleek Plentzia eta Kanadako Placentia herrien arteko senidetzea eta euskal baleazaleen gaia lantzen. Hala, ekimen berria aurkeztuko dute barikuan, ekainaren 2an, Goñi Portalen.
Bertan, 17:30etik aurrera, "Placentia - Plentzia. Baleak eta Euskal Herria" ekitaldia egingo dute. David Crestelo Plentziako alkateak emango du Placentiagaz orain arte izandako hartu-emanen berri. Horren ostean, institutuko ikasleek prestatu eta bildu dituzten testuak, ideiak, bitxikeriak, datuak eta argazkiak aurkeztuko dituzte. Garrantzi berezia emango diete balea harrapatu ostean abesten zuten kantari eta orduko testamentuei. Geroago, Ambar elkarteko kideek Balea gaur egun hitzaldia emango dute. Azkenik, bertsoz eta musikaz itxiko dute saioa.