Plentziako toponimia-beka eska daiteke ekainaren 19ra arte

Iker Rincon Moreno 2017ko eka. 1a, 10:00

Eskaerak Plentziako Udal Erregistroan aurkez daitezke.

Plentziako Udalak Plentziako toponimiaren agiriak berreskuratzeko eta inbentariatzeko beka-deialdia egin berri du. Interesdunek eskaerak eta dokumentazioa aurkez ditzakete datorren ekainaren 19a arte, udal-erregistroan.

Bekaren helburua da idatzizko iturriak aztertzea bertan ageri den udalerriko toponimia jaso, sailkatu eta kokatzeko. Aurreikusitako iturriak dira agiriak, mapak, bibliografia eta bestelakoak. Ikerlariak edo ikerlari-taldeak 13.000 euroko udal-laguntza jasoko du, eta hiru epetan kobratuko da. Ikerketa gauzatzeko epea 2018ko martxoaren 31n amaituko da. Baldintzen artean dago lanerako Euskaltzaindiak inplementatutako datu-basea erabili behar izatea. Modu berean, Euskara zinegotziak ikuskatuko du ikerketa.

Bekaren oinarriak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun