Udalerria kulturaz betetzeko egitasmoa aurkeztu dute Plentzian

Iker Rincon Moreno 2017ko eka. 7a, 12:41

Egitasmoa aurkeztu zuten atzo Iñaki Lagosek, David Crestelok eta Alex Ygartuak.

Plentzia Kulturaz izeneko egitasmoa aurkeztu zuten atzo, martitzenean, Hotel Boutique Bahía de Plentzian. Azaldu zutenez, herria kulturaz "jantzi nahi duen" ekimena da hori, "jendea kulturaz blai busti eta gure herrian kulturaz hitz egitea nahi duena ere bai". Era berean, sortzaileei laguntza eskaini gura die egitasmoak, euren artea auzokideei erakusteko aukera emanez. "Gure herrian kulturak duen garrantzia bultzatzeko marka da Plentzia Kulturaz", azaldu zuten atzo Alex Ygartua eta Iñaki Lagos bertoko artistek, David Crestelo alkateagaz batera.

Udalak sortutako ekimena da Plentzia Kulturaz, eta egutegiko "lehenengo lerroan" jarduera artistikoak jartzeko helburuagaz ekingo diote bideari, herritarren inplikazioa bilatuta.

Ekimenak:

  • Lanbro Beltza, genero beltza lantzen dituen literatura topaketak. Ekainaren 23tik 24ra.
  • Mikrofilm Short Festibal, genero beltzeko film laburren festibala. Ekainaren 30etik uztailaren 1era.
  • AgorriJAZZ, jazz musikaren inguruko jaialdia. Abuztuaren 19an.
  • Arte Kale, kalea antzerkiz betetzeko eguna. Irailaren 16an.
  • Musika Klasikoa Jaialdia, kontzertuak Plentziako elizan. Urriaren 5etik 7ra.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun