Plentziako beteranoen tenis-txapelketa prest

Iker Rincon Moreno 2017ko eka. 24a, 12:00

Plentzia Tenis Klubak antolatuko du Plentzia Hiriaren Saria, datozen ekainaren 26tik uztailaren 1era, astelehenetik zapatura. Lehiaketa horretan, 35 urtetik gorako tenis-jokalari beteranoek parte har dezakete, betiere federazioaren lizentzia egunean badaukate.

Plentzia Tenis Klubak eguen honetan jakinaraziko du Plentzia Hiriaren Sariaren hirugarren edizioan segituko duen partiden ordena. Dena den, argitu du partida denak 18:00etatik aurrera jokatuko direla, Marta de la Rica epailearen begiradapean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun