Eguraldiagatik atzeratu egin dute Mikrofilm jaialdia

Iker Rincon Moreno 2017ko eka. 30a, 18:15

Mikrofilm Short Festivala egin ohi dute Plentzian. © MIKROFILM SHORT FESTIVAL

Gaur hasi behar zuen Mikrofilm Short Festival jaialdia, Plentzian. Hala ere, eguraldiagatik, egun batez atzeratu egin behar izan dute: uztailaren 1ean eta 2an egingo dute genero beltzeko film laburren jaialdia.

2011ko uztailaren 7an auto-istripuan zendutako Alex Arana Etxebarria zinemazale plentziarra omentzeko abiatu zuten Mikrofilm Short Festival genero beltzeko film laburren jaialdia, hura hil eta urtebetera. Hala, elizaren aurrealdea zine bihurtuko da seigarren aldiz.

Mikrofilm jaialdiak film laburren lehiaketa dauka ardatz. Aurtengo epaimahaiak aukeratutako film laburrak egongo dira ikusgai. Horrez gainera, berbaldiak, kontzertuak, argi-ilunen ikuskizuna, poker-partidak eta beste hainbat jarduera egongo dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun