Barikuan, arrastiko 18:00etatik aurrera, artistak, diseinatzaileak, artisauak eta bertoko markak egongo dira azokan. Gastronomia aldetik, jaki goxo eta ekologikoak dastatzeko aukera egongo da plazan.
Arrastiko 19:00etan, berriz, Ontziola plaza Swing topaketa eremua bilakatuko da, Swing Side Bilbao taldearen ekimenez. Bertan, dantza egiteko eta ikasteko aukera egongo da, baita ikuskizunaz gozatzeko ere.
Barikuan eta zapatuan zuzeneko musika egongo da, 21:00etatik aurrera, Eley eta Masiompa taldeakaz, hurrenez hurren. Gainera, plazako kioskoan musika-jartzaileen saioak egongo dira baita ere.
Aste-akabu osoan zehar, gainera, Goazen Up kirol-elkarteak hainbat aktibitate egingo ditu gune horretan. Hala, zapatuan eta domekan itsasadarra garbitzeko saioak egingo dituzte, 10:00etatik 13:00etara. Bariku arrastian zehar, informazio karpa bat jarriko dute Ontziola plazan, elkartearen informazioa, haien jardueren berri eta zaborren ondorioak zeintzuk diren azaltzeko.
Horrez gainera, zapatuan arrastiko 18:00etan paddle surf taula bat eraikiko dute plazan goizean zehar bildutako plastikozko botila guztiakaz; domekan ere tailer bat egingo dute ordu eta leku berean.
Egitaraua
Uztailak 28, barikua
- 18:00- Itsas Market hasiera.
- 19:00- Swing Session.
- 21:30- Eley taldearen kontzertu akustikoa.
Uztailak 29, zapatua
- 11:00 Itsas Market hasiera
- 10:00-13:00 Itsasadarraren garbiketa.
- 12:30 Aurpegi margoketa.
- 18:00 Plastikozko botilak birziklatzen: SUP taula bat eraiki.
- 21.00 Masiompa taldearen kontzertua.
Uztailak 30, domeka
- 11:00 Itsas Market hasiera
- 10:00-13:00 Itsasadarraren garbiketa.
- 12:00 Aurpegi margoketa.
- 13:00 Piratak Sukaldean: TxikiTalo Gastro tailerra.
- 18:30 Birziklapen tailerra: jostailuak eta eskulturak sortuz itsasadarreko zaborrarekin.
- 21:00 Itsas Market amaiera.