Kartoia biltzeko atez ateko zerbitzuan izena eman dute Plentziako hainbat enpresak

Iker Rincon Moreno 2017ko abu. 29a, 12:50

Plentziako udaletxea.

Komertzio, ostalaritza eta enpresetan erabiltzen den kartoia biltzeko atez ateko doako zerbitzu berria jarri du martxan Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak. Hori dela eta, Plentziako Udalak herriko 123 enpresari zerbitzu hori eskaintzeko gutun bat bidali die, eta gutxienez 7 enpresak izena eman dute daborduko horretan.

Zerbitzu berri horren helburua da "ahalik eta gehien birziklatzea" eta zerbitzu "eraginkorra eta erosoa" eskaintzea, arduradunek azaldu dutenez. Bilketak martitzen eta barikuetan izango dira, komertzioen ordutegian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun